
- Ezkibelen Txirrinduan
Gasteizko mendi altuenen begiradapean eta Ezkibel mendiaren gailurretik baiara osoari so egiten Ezkibeleko dorrea dugu. Gudu Karlisten oroimen eta teknologia aurrerakaden testigu. Antzineko telegrafo optikoaren dorre izan zena. Argi seinaleak erabiliz mezuen igorle zahar eta ahaztua. Gudu Karlistetan zehar egitura militar (gotorleku) ere izan zen.

- Gudetan gotorleku izan zena
Txirrinduan eta oinez egiteko bisita polit bat. Gasteiztik, Armentiako parkea zeharkatuz eta Ezkibel herriraino abiatuz, berehala egin daitekeen txangoa. Historiaren parte hartzaile izan zen orok gure izaera markatu zuten noizbait, onerako edo txarrerako. Etxetik gertu, antzina garrantzia izan zuten “oinatz” ugari ditugu eta haien berri jakiteak izan ginean, garena eta izango garena ezagutzen eta bideratzen lagunduko gaitu. Inoiz egin ziren akatsetatik ikasteko. Gainera askotan ezagutza hau gure ingurune eta naturaren ezagutza eta goxatzearekin erlazionatuta egoten da eta honek balioa bikoizten du. Gure historian bidai berri bat egitera apuntatzen zara?
- Dorrearen jatorriari buruz….
Tropa Liberalek altxatua izan zen eta Irun-Madril linea zaharraren dorre askotariko bat izan zen. Konkretuki, guda Karlisten garaian, Miranda de Ebro – Gateiz (Zadorrako lerroan) sekzioan. Komunikazioen alorreko berrikuntza honen sorrera 1844 urtean kokatu dezakegu. Gipuzkoar ingeniari baten agindupean, José María Mathé Aranguren, argi seinaleak erabiliz dorre batetik hurrengora mezuak igortzeko aurrerakuntza teknologiko hau hasi zen. Baina 1846 urtean jarriko zen martxan Irun – Madril linea hau (beste 52 dorrerekin). Mezu bat, Parisetik irten eta 6 ordutara Madrilen irakur zitekeen.
Garai hartan beste linea batzuk ere sortu ziren. Madril eta Cadiz lotzen zituena (59 dorrerekin; 1850 eta 1853 bitartean martxan jarria) eta Katalunia eta Valentzia konektatuko zituen bigarrengo bat.
Hala ere, telegrafia optikoaren bizitza laburra izan zen, 1855. urtean lege batek telegrafia elektrikoa jarri baitzuen martxan.

- Dorretik Gasteiz gaineko begirada
- Guda Karlistetan izandako paperari buruz… (1833-1876)
Guda Karlisten garaian gotorleku modura paper militar garrantzitsua izan zuen dorre hau, beste asko bezala. Liberalen tropek, talde Karlisten kontra aritu zirenak penintsularen hegoaldean, hau eta tankerako beste dorre batzuk erabili zituzten etsaia Lizarran inguratuta eta kontrolpean izateko. Horrela Gasteiz inguruko errepideetan Karlistek egin zitzaketen segadak saihesten zituzten. Dorrearen lanak ingeniari konpainia batek bideratua izan ziren, Manuel Marsella kapitainaren aginduetan, ofizial bat, hogeita hamar soldadu eta hiru dorregilerekin.

- Dorrearen itxurari buruz…
Oinplano karratuko eraikuntza dugu dorrea eta ertzak alakatuak ditu. Hiru pisukoa zen eta zabaltza almenadun batekin. Gaur egun honen arrastoren bat ikus dezakegu izkina bat eta bi alde bakarrik zutik irauten dutelako. Leiho txikiak zituen eta sarrera bigarren solairuak zegoen. Horrela, eskailera bat beharrezkoa izango zen bertan sartzeko eta horrek babes neurri modura balioko zuen.
- Telegrafia optikoari buruz…
Lehenengo sistema Frantzian egin zen Paris eta Lille lotzen zituena. Claude Chape (1794) sistema deitua. José MAría Aranguren ingeniari gipuzkoarra, alor honetan egindako lana gaitik saritua, 1844ean penintsulan aurrera eraman zuen sistema hau lehen aipatutako lineak ikustatuz.








![senpere Panorama_sin_título2 [800x600]](http://rsbeuskalirudi.files.wordpress.com/2011/05/senpere-panorama_sin_tc3adtulo2-800x600.jpg?w=490&h=135)
![senpere Panorama_sin_título1 [800x600]](http://rsbeuskalirudi.files.wordpress.com/2011/05/senpere-panorama_sin_tc3adtulo1-800x600.jpg?w=490&h=108)







![15042011134 [800x600]](http://rsbeuskalirudi.files.wordpress.com/2011/05/15042011134-800x600.jpg?w=490)

![15042011126 [800x600]](http://rsbeuskalirudi.files.wordpress.com/2011/05/15042011126-800x600.jpg?w=490&h=367)



















