Gasteizko Bizikleta Zirkulazioaren Araudi Berria

Atzotik ditugu instalatuak informazio zutabe hauek eta hauen moduk beste batzuk, Gasteizko zenbait txokotan. Bertan ikus dezakegu bizikletan ibiltzeko orduak mugatu dituztela eremu hauetan. Zer deritzozue? Gizalegea ez litzateke nahikoa izango?

20140213-164736.jpg

20140213-164748.jpg

Advertisements

Eskibelgo Atxa (Eskibeleko Dorrea); Karlisten gaineko kontrol gunea

Eskibelen Txirrinduan

Gasteizko mendi altuenen begiradapean eta Eskibel mendiaren gailurretik baiara osoari so egiten Eskibeleko dorrea dugu. Gudu Karlisten oroimen eta teknologia aurrerakaden testigu. Antzineko telegrafo optikoaren dorre izan zena. Argi seinaleak erabiliz mezuen igorle zahar eta ahaztua. Gudu Karlistetan zehar egitura militar (gotorleku) ere izan zen.

Gudetan gotorleku izan zena

Txirrinduan eta oinez egiteko bisita polit bat. Gasteiztik, Armentiako parkea zeharkatuz eta Eskibel herriraino abiatuz, berehala egin daitekeen txangoa. Historiaren parte hartzaile izan zen orok gure izaera markatu zuten noizbait, onerako edo txarrerako. Etxetik gertu, antzina garrantzia izan zuten “oinatz” ugari ditugu eta haien berri jakiteak izan ginean, garena eta izango garena ezagutzen eta bideratzen lagunduko gaitu. Inoiz egin ziren akatsetatik ikasteko. Gainera askotan ezagutza hau gure ingurune eta naturaren ezagutza eta goxatzearekin erlazionatuta egoten da eta honek balioa bikoizten du. Gure historian bidai berri bat egitera apuntatzen zara?

  • Dorrearen jatorriari buruz….

Tropa Liberalek altxatua izan zen eta Irun-Madril linea zaharraren dorre askotariko bat izan zen. Konkretuki, guda Karlisten garaian, Miranda de Ebro – Gateiz (Zadorrako lerroan) sekzioan. Komunikazioen alorreko berrikuntza honen sorrera 1844 urtean kokatu dezakegu. Gipuzkoar ingeniari baten agindupean, José María Mathé Aranguren, argi seinaleak erabiliz dorre batetik hurrengora mezuak igortzeko aurrerakuntza teknologiko hau hasi zen. Baina 1846 urtean jarriko zen martxan Irun – Madril linea hau (beste 52 dorrerekin). Mezu bat, Parisetik irten eta 6 ordutara Madrilen irakur zitekeen.

Garai hartan beste linea batzuk ere sortu ziren. Madril eta Cadiz lotzen zituena (59 dorrerekin; 1850 eta 1853 bitartean martxan jarria) eta Katalunia eta Valentzia konektatuko zituen bigarrengo bat.

Hala ere, telegrafia optikoaren bizitza laburra izan zen, 1855. urtean  lege batek telegrafia elektrikoa jarri baitzuen martxan.

Dorretik Gasteiz gaineko begirada
  • Guda Karlistetan izandako paperari buruz… (1833-1876)

Guda Karlisten garaian gotorleku modura paper militar garrantzitsua izan zuen dorre hau, beste asko bezala. Liberalen tropek, talde Karlisten kontra aritu zirenak penintsularen hegoaldean, hau eta tankerako beste dorre batzuk erabili zituzten etsaia Lizarran inguratuta eta kontrolpean izateko. Horrela Gasteiz inguruko errepideetan Karlistek egin zitzaketen segadak saihesten zituzten. Dorrearen lanak ingeniari konpainia batek bideratua izan ziren, Manuel Marsella kapitainaren aginduetan, ofizial bat, hogeita hamar soldadu eta hiru dorregilerekin.

  • Dorrearen itxurari buruz…

Oinplano karratuko eraikuntza dugu dorrea eta ertzak alakatuak ditu.  Hiru pisukoa zen eta zabaltza almenadun batekin. Gaur egun honen arrastoren bat ikus dezakegu izkina bat eta bi alde bakarrik zutik irauten dutelako. Leiho txikiak zituen eta sarrera bigarren solairuak zegoen. Horrela, eskailera bat beharrezkoa izango zen bertan sartzeko eta horrek babes neurri modura balioko zuen.

  • Telegrafia optikoari buruz…

Lehenengo sistema Frantzian egin zen Paris eta Lille lotzen zituena. Claude Chape (1794) sistema deitua. José MAría Aranguren ingeniari gipuzkoarra, alor honetan egindako lana gaitik saritua, 1844ean penintsulan aurrera eraman zuen sistema hau lehen aipatutako lineak ikustatuz.

Gometxako harrobi isila. Horren handiak garen ustean gauden egunotan…

Ezkibel (Araba) mendiko magalean Gometxako harrobiaren aztarnak ikus ditzakegu. Bertatik Langraiz Oka (urrunean), Zumeltzu (gertuen) eta Subillana Gasteiz ikus daitezke. Gure oinen azpian isiltasunean diharduen pista GR-25 da, Gometxa-Zaldiaran lotzen dituena. Gure aurrean Gasteizko Mendiak, Bustoko telebista antena ikus dezakegularik.

Harrobia. Urrutian, Busto mendiko telebista antena. 21 argazkirekin egindako panoramika

Bertan eraikuntzarako harria kentzen zitzaion mendiari. Gaur egun isiltasunak bete du leku hau. Bertan egotea, airea hartzea eta lautada osoko begiradarekin erlaxatzea opari polita da benetan.  Horren handiak garelako ustea dugun egunotan, lekuko arroka erraldoien artean benetan dugun tamainaren kontu izateko.

Egurrezko dorre eroriak.

Harrobiko egurrezko dorreak erori ziren. Lekuko zainak lurretik dira. Ezkibelen odola ateratzeari laga diote.

http://www.openstreetmap.org/

Zure Iritzia: Zaballako Kartzela berriak “legeak” betetzen dituela dirudi. Zer deritzozu zuk?

Langraiz-Oka (Araba) - Zaballako bolborategi zaharraren arrastoen gainean

Ezin izan da atzera egin eta kartzela ateak irekitzear dago. Auzitegi Nagusiaren ustean (maiatzaren 4ean) “ez dago esaterik” legearen kontrako edo ingurune naturalaren aurkako ekintzarik egin denik, Eusko Jaurlaritzak salatzen zuen lez (2009ko otsailaren 19an datatua). Azken hauek (garaian Mikel Mintegi, Eusko Alkartasunaren aldetik, ingurumen saileko diputatu ohia buru), Gobernu Zentralak (SIEP; Espainian espetxe azpiegitura eta ekipamenduez arduratzen den sailak zehazki) ingurumen araudiak alde utzi zituela esanez kartzelaren obrak gelditzen saiatu ziren. Gasteizko Mendiak eta Zadorraren inguruneak gertu zeudela argudiatuz eta horrek izan zezakeen inpaktuaren berri emanez. Hala ere, ahaleginek kale egin dute. Nonbait hemen inoiz izan ziren zuhaitzen arrastoak galtzea ez da inpaktu nahikoa hemen bizi ez direnentzat.

Inpakturik ez? (klikatu panoramika handiago ikusteko) Argazkia, San Migel menditik gertu hartuta

Arraroa dela behintzat iruditzen zaio inguruneotan aritzen denari. Legalitatea betetzen duen zerbait aztertzea, obrak bukatzear daudenean zentzua galtzen duela dirudi. Hala ere, ormigoizko erraldoi hau bere 2000 “biztanleez” (espetxeratu eta funtzionarioen artean) betetzekotan da. Bukatua dago. 103milloi euro irentsi ditu.

Senti zaitez libre pentsatzen duzuna plazaratzeko edota inkestan parte hartzeko. Objetiboki azaltzea zaila da. Barruan egon beharko liratekeen horrenbeste kalean dantzan dira.

Azua – Urek irentsia eta denborak ahaztua. Zikoinen herria.

Azua, gaur egun Burgeluko udalak (Araba) eramana, Uribarri – Ganboako urtegiarekin batera desagertutako herria dugu. 1950ean urtegi honetako urek irentsiko zuten eta bertoko biztanleak bizileku berri baten bila handik alde egingo zuten.

Urtegia egin aurretik, Azúa, Garaio, Larrinzar, Marieta, Mendixur, Mendizabal, Langara Ganboa, Orenin eta Zuhatzu Ganboako herriek Ganboa udalerria osatzen zuten. Hauen guztien artean 41,14 km²-ko azalera osatzen zuten. Urtegiaren sortzearekin batera herri guzti hauek beste udalerri batzuen eskura pasatu ziren. Hala nola Barrundiak, Garaio, Larrinzar, Marieta, Mendixur eta Zuhatzu Ganboa hartu zituen. Arratzu-Ubarrundiako udalak Langara Ganboak eta Mendizabal bildu zituen. Azkenik, Orenin eta Azua, Burguk (Burgelu) hartu zituen. Gaur egun, azken bi hauek urak irentsiak geratu dira. Azuan geratzen diren auzokide bakarrak, denborak ahaztutako elizan kabia egin duten zikoinak dira.

This slideshow requires JavaScript.

Laku bat Munduan. Esker mila aunitz!

Senpereko Lakua

Han izan ginen atzo, eguraldi bikain batekin, gure hizkuntzaren alde. Jendez lepo egon zen Senpereko aintziraren ingurunea. Umeak eta ez horren ume zirenak ere lakuaren uretan murgildu ziren eguzkiaren efektuei aurre egiteko. Argi dago lan asko egin behar dela oraindik. Eta Berri Txarrak taldeak esan zuen bezala, “guzti hau, besteak beste, iparraldean euskaraz ikasten eta euskaraz irakasten hari diren guztientzako doa. Eta euskara batua ikasten ari diren guztiengatik; beraiek dira gure geroa”.

Berri Txarrak Kontzertuan. Jendez lepo.

Berri Txarrakek Herri Urrats 2011-rako bereziki egindako abestia.

Senpere (Saint Pée sur Nivelle). Hemen

Herri Urrats 2011 web orria. Hemen

Agiñagako, Idiazabal ezizena daraman Artzai-Gazta

Gure Airako lurretan elikatzen dira eta beraien esnea bikaina da Idiazabal izenordea irabazi duten gaztak egiteko. Gure Ardi Latxa. Agiñagan, Larrabe auzoan (Marañoko urtegiaren inguruetan eta Gorobel mendilerroaren gonapean; Tologorri eta Ungino ditu zaindari).

Artzai-Gazta (Larrabe, S.C.)

Maroñon geundela gerturatzea otu zitzaigun ondutako gazta bat erosteko. Urte bateko ontzearekin erosi genuen, bere zapore gogorrak gustuko genuelako. Hala ere probatzera eman ziguten gazta gazteak ere ikaragarrizko zaporea zeukan.

Sierra Salvada Larrabe s.c. izenpean, Artzai-Gaztaren izena daraman produktu bikain hau egiten digute.  Momentu honetan, antza denez, ardiei esnea ateratzearen prozesuak betetzen dira eta ekain-uztail garaian, baserritarren esanetan, “lehortzen utzi” edo era ulergarriago batean, esne gehiagorik ez atera eta libre utzi ahari bila ibiltzeko.

Larrabe auzoko Baserria

Maroñoko aisialdirako txoko berria

Maroñoko ingurune berria

Arabako Foru Aldundiak Maroñoko gune hau aisialdirako parke bihurtzea erabaki du. Horrela, hasieran helburu honetarako ez zen lekua, baina eguraldi onarekin jende mordoaren joan-etorriek bultzatua, NAREAK izeneko parke sarera gehitzea erabaki zuten (90.000 € inguruko gastuaren truk). Espero dugu guztion artean behintzat ingurune berri honi etekina ateratzea beti ere era zibilizatu batean. Guztiona da guztiontzat egina.

Maroñoko herria aurrean

Parkeak mahai ugari ditu eta baita adreiluzko parrilla itzelak ere. Zu egitearen arriskua murrizteko pentsatuak. Maroño urtegiaren hegoaldeko ertzean kokatzen da eta bertara irizteko errepideak, oraindik bide-zulo nabarmenez beterik dago kotxea uzteko aparkalekua egin duten guneraino.

Parrilla berriak

Bertan zaborra metatzeko zaramontzik jasoko dituen egurrezko egiturak prestatu dira. Egurrezko pasabide bat zeharkatuz arez eta harriz egindako bide baten bidez ur ertza ibiliko dugu parkera iritzi arte. Badirudi presa gainetik zuzenean hona pasatzeko aukera dagoela zuhaitz artean joanda (horrela urtegiari buelta oso ez genioke eman behar eta ibilalditxoak egiteko ere primeran etorriko litzaiguke).

Hemen NAREAK parkeen sareko beste izen batzuk ikus ditzakezue.

Egurrezko perretxikoa eta Nareak sarearen ikur diren barraskiloak; prontxoak

Falta den gauza bakarra, eguzkia da. Familia edo lagunak batu eta eguna pasatzera etorri zuek zeuek ikusteko eta disfrutatzeko. Hala ere eguzkirik ez badago… jende gutxiago eta leku honen lasaitasun osoa arnastu ahal izango duzue. Zer itxaroten ari zarete?

Uribarri Ganboako urtegiari buelta txirrinduan

Gasteiztik irten gara Uribarri-Ganboako urtegiari buelta emateko asmoarekin. Eguzkiak engainatu gaitu eta haize hotza garaile irten da. Hala ere gure animoa indartsuagoa da eta barnetik berotzen gaitu. Ez gaitu geldituko. Txirrinduaren gurpilak ondo puztu, ura, argazki kamera eta jateko mokadutxo hartu. Prest.

Uribarri Ganboa

Ideia, Gamarra-gutxia aldetik, Gasteiztik irtetea da, urtegirako bidean (Bergarako errepidea, A-3002; Durana, Mendibil eta Arroiabe hurrenez hurren). Uribarri-Ganboako herriraino. Bertan Urtegiaren ertzetik dioan pista jarraituko dugu. Momentu oro, lau zuhaitxo dituen egurrezko seinaleak egongo dira bidea ondo markatzeko.

Batzuen denbora pasa beste bat izan arren…
Sport Tracker-eko irudiak eta Gasteizko Udaleko Mapa. Klikatu handiago ikusteko.

Landa herrira iritziko gara egurrezko pasabide batzuetatik zeharkatuz. Badakigu natura oso sentikorra dela urtegien inguruneetan besteak beste eta hau errespetatzeko isiltasuna, garbitasuna eta batez ere markatutako bideetatik ez irteten saiatu behar gara.

Landako pasabidea

Landan probintzi parkea topatuko dugu. Aisialdirako txoko bikaina. Familia edo lagunekin egoteko mahaiak, parrillak, taberna, komunak eta Iturria. Urtegiaren ertzean zehar txoko desberdinak zabaltzen dira.

Landako parketik Uribarri Ganboa urrutian
Landako Probintzia Parkea

Gure bidean jarraituz paisaiaren edertasuna testigu. Lertxunak, zikoinak eta mila espezietako ahateak izango ditugu bidai lagun. Beraien hegaldi, aireratze eta ur hartzeak disfrutatu. Gure behiak ere mutu adi adi begira geratzen zaizkigu.

Gure lasterbidera iritziko gara. Denbora azkar joaten zaigu bizikleta eta argazki kamera bidai lagun ditugula. Argazkiak egiteko denbora asko hartzen dugunok are gehiago. Azua aldera pasatuko gaituen pasabideak urtegiko uren gainean eramango gaitu. (Pasabidera iritzi aurretik Marieta-Larrinzar herrira desbideratu gintezke Elgeako mendietara joatekotan; beste ibilbide interesgarria)

Azuako pasabidea. hau ez hartzekotan urtegiari buelta ematen jarraituko genuke Garaio aldera
Pasabidetik panoramika Azuako herriarekin

Pasabidea zeharkatzen dugunean eskuinaldera joko dugu eta Langara Ganboara iritziko gara. Beti ere Urtegiaren ertzetik joango gara.

Langara Ganboa
ardiak Langara Ganboan urtegiaren ertzean

Herria inguratuz pasatzen dugunean mendian gora egingo dugu hertzetik jarraitu beharrean. Egia esan ertzetik jarraitzekotan ibilbidea ederragoa izango litzateke Zuhatzako irla ikusten eta bertara pasatzeko ontziralekua ikusiko genuke.

Gure bistak errepidetik

Guk hartutako aukera hurrengoa izan zen:

Errepidera irtengo gara eta aldapan behera Arroiabera iritziko gara eta zuzenean Gasteiza bueltatuko gara. Benetan polita ibilbidea. Hurrengoan buelta osoa egingo dugu baina argazkiak egiten denbora gutxiago eman beharko dugu. Hala ere guztiz gomendagarria da. Baita oinez egiteko, nahiz eta parte txikiago bat izan. Anima Zaitezte!! Gure lurrak ematen dizkigun aukerak asko dira!!

Ibilbide hau egin baduzue mesedez zuen iruzkina utzi eta zuen inpresioak konpartitu. Guztiontzako lagungarriak izango dira eta, seguru!!

Euskal Herria Irudietan

%d bloggers like this: